Bilatu sarean

Zelan iritsi Gernika-Lumora

1. Bilbotik garraio publikoan nola iritsi

Trena: Euskotren

​Non hartzen da TRENA Bilbon?

Zazpi Kaleak geltokian Alde Zaharrean. Lotura du metro-linearekin.

Zein da Gernika-Lumoko erdiguneko geltokia?

Gernika-Lumon 3 geltoki daude: Lurgorri – Gernika-Lumo (ERDIALDEA) – Institutua

Zenbat denbora behar da Bilbotik Gernika-Lumora trenez iristeko?

Bilbo eta Gernika-Lumo arteko ibilbidea trenez 52 minututan egiten da.

Autobusa: Bizkaibus

Non hartzen da AUTOBUSa Bilbon?

Zenbat denbora behar da Bilbotik Gernika-Lumora autobusez iristeko?

Bilbo eta Gernika-Lumo arteko ibilbidea trenez 45-55 minututan egiten da (trafikoaren arabera)

2. Nola iritsi autoz Bilbotik

1. Garraio publikoa Donostiatik

Euskotren

Donostiatik Gernika-Lumora trenez iristeko, trenez aldatu behar da LEMOAn. Gernika-Lumok ez du zuzeneko loturarik Donostiarekin.

Zenbat denbora behar da Gernika-Lumotik Donostiara trenez joateko?

Gernika-Lumo eta Donostia arteko ibilbidea trenez 2 ordu eta 50 minututan egiten da

2. Nola iritsi autoz Donostiatik

1. Garraio publikoa Vitoria-Gasteiztik

Gernika-Lumok EZ du lotura zuzenik Vitoria – Gazteizekin. Gasteiztik Gernikara joateko bi aukera onenak honako hauek dira:

  • Durangotik:

Vitoria-Gasteizen, Alavabus konpainiaren 18. linea hartu Durangoraino.

+INFO: 18. linea: Durango - Vitoria-Gasteiz - alavabus

Durangon, Euskotren hartu Bilborako noranzkoan Lemoaraino. Lemoan, trenez aldatu eta trena hartu Bermeorako noranzkoan.

+INFO Trena | Euskotren

  • Bilbotik:

Gasteizen autobus bat hartu Bilboko geltoki Intermodalera arte.

+INFO Autobus ordutegien jaitsiera | Autobuses La Unión (autobuseslaunion.com)

Behin Bilboko Geltoki Intermodalean, Bizkaibus 3513 edo 3523 hartu eta Lekeitiora doana Gernikan jaisten.

+INFO Lineak - Bizkaibus (bizkaia.eus)

Zenbat denbora behar da Vitoria-Gasteiztik Gernikaraino?

Gernika eta Gasteiz arteko ibilbidea 2 ordu eta erdi inguruan egiten da.

2. Nola iritsi autoz Gasteiztik

Zer ikusi Gernikan egun batean

Gernikaz gozatzeko modu asko daude, hemen bi proposamen egiten dizkizugu. ONDO PASA!

Gernika Lumoko Top Ten

Ezinbestekoak Gernikan